XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- KONTZENTRAZIOA ADIERAZTEKO ERA DESBERDINAK

Kimikan ukaezinezko garrantzia duen arazoa zera da, bi edo osagai gehiagoz osatutako disoluzioetan osagai desberdinen arteko erlazio kuantitatiboarena.

Kontzentrazioak disoluzio batean dagoen solutu-kantitateak disolbatzaile-kantitatearekin duen erlazioa ematen digu.

Kimikariek era desberdin ugari erabiltzen dituzte kontzentrazioa adierazteko segituan hauetako batzuk ikusiko ditugu.

Hasi aurretik ohar bat egin beharra dago.

Solutu hitzarekin disoluzioan kantitate txikienean dagoen (dauden) osagaia(k) izendatuko ditugu.

Disolbatzailea kantitate handienean dagoen osagaia izango da.

1.- Pisu-portzentaia Kontzentrazioa pisu-portzentaiaren bidez ematen denean, portzentaia solutuari dagokio.

Esaterako, =nAc=I-zko %5 ur-disoluzio batek, 5 gramo =nAc=I ditu 95 gramo uretan.

Adibidea. Zein izango da solutuaren pisu-portzentaia, 10 g =nAc=I eta 150 g ur dituen disoluzio batean?

pisu osoa